• slide
    slide
  • slide
  • slide
    slide

Gure historioa

1985: Eginezina zela esaten zuten

Asgretatik joanak, Concha 39-n, Bilboko taxista guztiak elkarte bakar batean egon ziren azkeneko aldia. Emisora bat egiteaz hitzegiten zen. Navalon orduan 200 negozio hobea zela 500-en aldean zela dagoeneko pentsatzen zuen, eta ez zuten asanblada batera itxaron.

RadioTaxi sortu zuten, azkar hazi zen eta arrakasta haundia izan zuen. Asgretan geratu zen jendea Indautxun bildu zen, han zeuden bostehun pertsonek Tele-taxi deituko zen elkarte bat sortzea erabaki zuten, berezko emisora eukiko zuena. Baina hurrengo egunean ehun taxista baino gehiago Radiotaxira joanak ziren. Batzuk asambladara emisora maletategian joanak ziren. Besteak negozio handitik at geratu ziren.

Zer egin orduan dana kontran eta multzo txikia zarenean.
Izaera arazoa da. Eginezina zela zioten, ah bai?

"Munduaren amaieraraino joateko gai ziren ehun pertsona zegoen" diosku presidenteak. "Buruz buru joan ginen. Horretarako eta gehiagorako gai ginen". Laurogeirekin, eta aurrera. Azkenean 110 izan ziren. Hamar mila pezeta jarri zituzten lizentzia eta tresneria erosteko, kontuan Gordoniz 44-ko lokala erosi zuten, Breéis-ra antenarekin igo ziren, zorura lotu eta Tele-taxi airean zegon. Duintasun ekintza bat izan zen. "Kalera burua tente urten ginen".